Olentzero Eguna Gurasoen laguntza eskaera

Dakizuen bezala, urtero, abenduak 23an Olentzero etortzen zaigu herrira eta egiten zaion harreran Errenteria Musikal ere hortxe egoten gara, gure musika eta dantzarekin Olentzeroren etorrera alaituz.

Desfilean, gure musika eta dantzako ikasleek parte-hartzen dute eta desfilea behar bezala bideratzeko eta gure ikasleen segurtasuna bermatzeko gurasoen laguntza behar dugu.

Honako hau beharko genuke:

– EGUNA: Abenduak 23
– ORDUA: 16:45-18:15
– LEKUA: Ermitako atarian
– GURASO KOPURUA: 6
– IZENA EMATEKO: Abenduak 22a baino lehen musikal@errenteria.eus idatziz edo 943 449633 telefonora hotseginez, izen abizenak eta kontakturako telefono bat utziaz.

– ZEREGINA: Desfilearekin batera gure ikasleen alboan ibilbidean zehar laguntzea

ZURE PARTE-HARTZEA GARRANTZITSUA DA!!

, ,

Ekarpenak egiteko aukera itxita dago.