Ekitaldiak Kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • Ekitaldi hau pasa da.

XVI. Zumaiako Klarinete Maratoia 2017

2017-12-13 @ 8:00 - 2017-12-17 @ 21:00

Maratón de Clarinete de Zumaia 207

Ikasturte honetakoa hamaseigarren edizioa izango da (abenduaren 13-17 bitartean). Klarinete Maratoian musika-hezkuntzaren hatsarre edo printzipio ugari uztartzen dira: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… eta den-dena, klarinetearen bueltan.

Urtetik urtera Klarinete Maratoiak hainbat eta hainbat jarduera ezberdin ikusi ditu eta horretan dihardute: Formatu txikiko zein ertaineko kontzertuak, Musika eta Literatura eta Musika eta Zinea uztartuta, ikus-entzunezko emanaldiak, argazki lehiaketa,teknologia berrien erabilpenak musikan (TIC), Music & English, musikarako materialen erakusketak, Clarinet Clinic, musikari bikainak gonbidatu,…

Irakaskuntzari dagokionez, hasierako urteetatik bakarkako eta taldekako klarinete-eskolak egin dira maila guztietara zuzenduta: Musika Eskoletako bigarren edo hirugarren mailako ikasleak, alegia, klarineteari aisialdiaren begiekin begiratzen diotenak, adin guztietakoak: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Baina  Maratoian badute lekua klarinetea lanbidetzat izango duten ikasleek ere, Kontserbatorioko ikasleek, alegia. Musika eskoletako irakasle dihardutenak ere ikasle bihurtzen dira Maratoian, eta baita orkestretako klarinete-joleak ere.

Irakasle zein interprete, Maratoira  klarinetearen teknika aurreratuenak barneratzeko etortzen dira. Jatorri hain ezberdineko ikasleen parte hartzea ez litzateke posible izango Carlos Casadóren sakon-sakoneko profesionaltasunik gabe.

Xehetasunak

Hasiera:
2017-12-13 @ 8:00
Amaiera:
2017-12-17 @ 21:00