ERRENTERIA MUSIKALEKO TXARANGA – MUSIKA KALERA!

Tradizioz, euskal herriko haize instrumentuko musikari askok txarangetan parte hartu izan dute eta askok ere musikarekin lehen kontaktua bertan izan dute. Batzuetan ere, lehen kontaktu horrek bide profesional baten lehen urratsa izan da.

Musika errealitate eta ondare honek duen garrantzia emateko helburuarekin MUSIKA KALERA! Txaranga egitasmo hau aurkezten du Errenteria Musikalek. Errenteriako herritarrei txaranga batean parte hartu, bertako errepertorioa ezagutuz, landuz, eta berarekin gozatzeko aukera eskaintzea du helburu.

Egitasmo hau Errenteriako herritarrei zuzenduta dago. Txaranga batekin lehen kontaktu bat izan duten edota txaranga batean aritzen edo aritutako herritarrei bizipen hori osatzeko aukera eskaini nahi zaie, beti ere irakasle batzuen ardurapean eta formazio helburuarekin.

Azpimarratzekoa da ere, egitasmo honek ez duela inolaz ez, inongo txaranga ordezkatu nahi, hauen osagarri izatea baizik , formazio eremuan kokatzen da eta bere saioak irakasleek zehaztutako ekitaldietara mugatuko da soilik beti ere, inongo kontraprestazio ekonomikorik gabe.

Alde berean, proiekto hau dohanik izango dela aipatu nahi dugu. Interesatuak dauden pertsona guztiak Errenteria Musikaleko bulegoan apuntatu daitezke.

Comments are closed.