19/20 ikasturteko hobariak

Jarraian aipatzen diren hobariak aplikatzeko, ezinbestekoa izango da adierazitako dokumentazioa aurkeztea Errenteria Musikalek ezarritako epean.

A) Oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen dutenak

Bizikidetza-unitateko edozein kidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (lehen Oinarrizko Errenta zena) edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, % 100eko hobaria aplikatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

-Elkarbizitza ziurtagiria (udalean eskatu beharrekoa).

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badu, Lanbidek emandako ziurtagiria.

Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, markatu matrikula-inprimakian berariaz gaitutako laukitxoa, eta Gizarte Zerbitzuetan kontsulta egiteko baimena sinatu.

Aipatutako dokumentuak matrikula gauzatzean aurkeztu behar dira eta ez da ezer ordaindu behar.

B) Bizikidetza-unitateak ondorengo taulan adierazitakoak baino sarrera gutxiago izatea (2018an)

Kontuan izango da ikaslea agertzen den elkarbizitza ziurtagirian adierazten diren adin nagusiko guztien urteko zenbateko gordinaren batura.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

– Elkarbizitza ziurtagiria (udalean eskatu beharrekoa)

– 2018ko PFEZ zergaren aitorpena, elkarbizitzako ziurtagirian aipatutako adin nagusiko pertsona bakoitzarena.

– PFEZ zergaren aitorpena aurkezten ez duen adin nagusiko pertsona, derrigortua ez dagoen Ogasuneko ziurtagiria eta informazio fiskala aurkeztu beharko du, biak 2018koak.

– Hobari hau eskatzeko dokumentazioa matrikula egiterakoan aurkeztu beharko da.

Elkarbizitza ziurtagirian ageri diren kide guztien dokumentu guztiak aurkezten ez badira, ez da hobaria tramitatuko.

C) Instrumentu hauetarako tasa murriztua: kontrabaxua, tuba, tronpa, tronboia, eskusoinua, klarinetea, bonbardinoa, biola eta oboea.

Musika taldeak sor daitezen helburuarekin eta taldeetan dauden gabeziak aztertu ondoren, 2019-2020 ikasturtean kontrabaxua, tuba, tronpa, tronboia, eskusoinua, klarinetea, bonbardinoa, biola eta oboeko ikasgaietan matrikulatzen diren adingabeei %100eko hobaria aplikatuko zaie, soilik aipatutako instrumentuen ikasgaian eta lehen hiru ikasturte akademikoetan (2019/20, 2020/21 eta 2021/22).

Hobari hori baliatzen duen ikasleak ezingo du instrumentua aldatu lehen 3 ikasturte akademiko horietan. Horrela egin ezean, hobaria disfrutatutako ikasturteak ordaindu beharko dira.

D) Errenteria Musikalen entitate kolaboratzaileekin* parte hartzen duten ikasleak

Matrikula guztizkoaren % 50eko hobaria aplikatuko zaie III. maila gainditu duten edo ikasketa profesionalak egiten ari diren eta entitate kolaboratzaile horien dinamikan jarraiki parte hartzen duten ikasle adingabeei.

Hobari hau ikasturte amaieran gauzatuko da entitate kolaboratzaileek txostena aurkeztutakoan, eta tramitatu eta aldeko txostena egin ondoren aplikatuko da.

* Entitate kolaboratzailea, Errenteria Musikalekin hitzarmen bat sinatua duena da

E) Ikaslearen Bizikidetza Unitatearen adin nagusiko pertsona bat edo gehiago matrikulatzen direnean:

Bizikidetza unitatearen barruan musika eta dantza heziketaren elkar bizipen eta belaunaldi artekoa sustatzeko helburuarekin, %50eko hobaria aplikatuko zaio matrikularen guztizkoari, ikaslearen bizikidetza unitatearen adin nagusiko matrikulatzen den kide bakoitzari. Horretarako, elkarbizitza ziurtagiria entregatu beharko da (Udalean eskatu beharrekoa), matrikula egiten den momentuan.