Herri Arte Eskolako ikasleen bandak LekuOna-ko Sorlekua aretoan entsegua burutu du akustika eta kokapena frogatu eta etorkizuneko emanaldiei eroso aurre egiteko.

Herri Arte Eskolako ikasleen bandak LekuOna-ko Sorlekua aretoan entsegua burutu du akustika eta kokapena frogatu eta etorkizuneko emanaldiei eroso aurre egiteko.
Gaur eskolako ikasleak eta gurasoak EGOk Lekuonan egindako entseguan egon dira. Eskerrak eman nahi dizkiogu EGO ri eta Eresbil Artxiboa ari. Bestalde Arratsaldean ikasleak kontzertua ikusteko aukera izango dute Lekuona Sor-lekuan
International Congres of Dalcroze Studies-en parte hartzen ari gara (ICDS5), gorputz mugimendua eta musika uztartzen dituen metodologia honetako mundu osoko adituen ekarpenak entzunez. Koordinatzaile pedagogikoa doktoretza tesia egiten ari da metodologia honen baitan.
Gaztetxoen ANTZERKI ikasle taldeak atzo Donostiako Gazte Antzerki Topaketetara bertaratu ziren emanaldi eder bat ikustera.
ARGAZKILARITZA ESTENOPEIKOA. Eraiki zuk zeuk zure argazki kamera eta bizi ezazu esperientzia zirraragarri bat 4 saiotan zehar! 7 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe, xehetasunak eta izen-ematea (urriaren 29rako): ARGAZKILARITZA ESTENOPEIKOA
Eman izena HITZAREN ILDOAN 8 urtetik aurrera adin mugarik gabe! Badakizu hitza tolesten? hitza leuntzen? dijitalizatzen? hitzarekin jolasten? sortzen? ibilbide artistiko berritzaile eta sortzailea aurretik! […]
Asier Lopez Iraola Herri Arte Eskolako harmonia, konposizio eta musika ekoizpen irakasleak “Bigarren sexua” lana estreinatuko du Bilbao Sinfonietta eta Jone Martinez sopranoaren eskutik Eresbil-ek antolaturiko Musikasteren baitan. Gaur 18:00etan hitzaldia eta 19:00etan emanaldia Niessen-en.
Aukera berria: BALLET-a HELDUENTZAT! 18 urtetik gora eta adin mugarik gabe. Ostiraletan 19:00-20:00. Eman izena eta ekin lehenbailehen: (gehiago…)
Jonathan Mesonero Biolin bakarlariari Herri arte eskolan emandako Masterclass-a eskertzen diogu. Klaseak ondoren ikasleak Sarasate bikotearen eskutik. Jonathan Mesonero eta Mercedes Medina Musikasten emandako kontzertuan egon ziren. Jonathan Mesonero web orria
EDADEI jardunaldietan parte-hartzen ari gara, beste egitasmoen berrietatik ikasten eta Herri Arte Eskola ezagutzera ematen.