420132863_24604995985814346_2982848321214014588_n

Mindfulness

Gradu Profesionaleko azken kurtsoetako musika ikaslegoak Elur Arrieta perkusio-jotzaile profesional eta mindfulness adituarekin 2 saiotako topaketa bat burutzen ari dira, musikan jardutearen esperientziak trukatu, eta etorkizunean eduki ditzaketen aukera eta erronken aurrean exijentzia, ongizatea, arreta eta eraginkortasuna (besteak beste) ahalik eta ondoen bideratzeko tresnak ezagutaraziz. Músicos al poder

Jarraitu irakurtzen
408085923_24308624178784863_4858800576800797062_n

Baionako Kontserbatorioko 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten

Larunbatean Baionako Kontserbatorioko Hendaiako egoitzako 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten. Goizean gure eskolan irakasleen eskutik klakea, euskal-dantza eta dantza garaikideko saioak jaso zituzten eta ballet saio batekin amaitu zuten Arratsaldean Baionako Kontserbatorioko eta HAE-ko topaketak Dantzagunean jarraitu zuen Dantzaz Konpainiako kideen eskutik lan-saioa burutuz.  

Jarraitu irakurtzen