Gaur lehen egunean, Eñaut Zubizarreta “Trigger” -ekin, irakasleek eta ikasleen bandak loop-ak sortzeko eta efektu-pedalak erabiltzeko esperientziaz gozatu ahal izan dugu. Oso interesgarria!!!
Author Archive | Errenteria Musikal
Aitor Arrieta
Mundu mailan goi-mailako ibilbidea duen eta eskolako ikasle ohia ere baden Aitor Arrieta-rekin topaketa burutu dute ballet-eko ikasleek. Eskerrik asko Aitor ikaslegoari bidea egiten erakusteagatik!
Besaide folk taldeko kide batzuen bisita
Gaurkoan Besaide folk taldeko kide batzuen bisita izan dugu eta harizko instrumentu ez-ohikoak aurkeztu dizkigute: zarrabetea, rabela, ut-a eta Asia urrun, ertain eta hurbileko hainbat! Eskerrik asko Gorka Bravo eta Haritz Mugartegi, eta sormen egonaldi on!
Mindfulness
Gradu Profesionaleko azken kurtsoetako musika ikaslegoak Elur Arrieta perkusio-jotzaile profesional eta mindfulness adituarekin 2 saiotako topaketa bat burutzen ari dira, musikan jardutearen esperientziak trukatu, eta etorkizunean eduki ditzaketen aukera eta erronken aurrean exijentzia, ongizatea, arreta eta eraginkortasuna (besteak beste) ahalik eta ondoen bideratzeko tresnak ezagutaraziz. Músicos al poder
Udal txistulari taldearen kontzertua
Eguna: 2024/01/21 Hasiera ordua: 12:00 Bihotz Sakratuaaren egoitzan ( Gabierrota)
New Orleans-eko ‘mardi grass’ ospakizuna prestatzen hasi gara BBBB-ko Ion Celestinoren eskutik!
Urtea inauteriei begira hasi dugu eta horretarako New Orleans-eko ‘mardi grass’ ospakizuna prestatzen hasi gara BBBB-ko Ion Celestinoren eskutik!
Gabonetako emanaldiak
Gabonetako emanaldiak
Aido Project konpainiaren ‘En picado’ ikus-entzunezko erakusketa zuzenean
Asteazkenean HAE-ko txalapartariak Aido Project konpainiaren ‘En picado’ ikus-entzunezko erakusketan zuzenean arituko dira asteetako diziplinarteko lana erakutsiz. Hitza-ko ikasle helduen parte-hartzea ere izan du prozesuak. Ez galdu! Asteazkenean Lekuonan 18:27 eta 19:36etan!
Baionako Kontserbatorioko 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten
Larunbatean Baionako Kontserbatorioko Hendaiako egoitzako 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten. Goizean gure eskolan irakasleen eskutik klakea, euskal-dantza eta dantza garaikideko saioak jaso zituzten eta ballet saio batekin amaitu zuten Arratsaldean Baionako Kontserbatorioko eta HAE-ko topaketak Dantzagunean jarraitu zuen Dantzaz Konpainiako kideen eskutik lan-saioa burutuz.
HAE-ren hezkuntza eta kudeaketa proiektua
ESMUC-eko ‘Hezkuntza artistiko ikastegien zuzendaritza eta kudeaketa’ masterrean HAE-ren hezkuntza eta kudeaketa proiektua ikasleekin partekatzeko eskatu digute. Bi orduko saioan ikasleekin oso gustura jardun gara gure ikuspegi eta erronkak partekatu eta haien galderak erantzuten.