Archive | Dantza

408085923_24308624178784863_4858800576800797062_n

Baionako Kontserbatorioko 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten

Larunbatean Baionako Kontserbatorioko Hendaiako egoitzako 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten. Goizean gure eskolan irakasleen eskutik klakea, euskal-dantza eta dantza garaikideko saioak jaso zituzten eta ballet saio batekin amaitu zuten Arratsaldean Baionako Kontserbatorioko eta HAE-ko topaketak Dantzagunean jarraitu zuen Dantzaz Konpainiako kideen eskutik lan-saioa burutuz.  

Jarraitu irakurtzen
400243240_24142362815411001_1091812225126168207_n

Veronique Muñoz

Ballet ikasleekin Baionako kontserbatorioko ikasle eta irakasleekin aurten burutuko dugun elkartrukeak bere lehen hitzordua eduki du gaur! Malandain-eko dantzari ohi eta azken urteetan irakasle ari den Veronique Muñoz-en saioa jaso dute gaur. Mila esker Veronique!!    

Jarraitu irakurtzen
392921245_23991583247155626_8139365162147092354_n

Kukai

50etik gora ikaslerekin Victoria Eugenia antzokian izan gara Kukai-ren ‘Oskara’ emanaldia ikusten. Zirraragarria izan da dantzarien mugimendu koordinatuaz, Erramun Martikorenaren zuzenekoaz eta euskal iruditeriaz gozatzea.

Jarraitu irakurtzen