Archive | Dantza
2019/2020 ikasturteko egutegi eskolarrak: Dantza eta Musika. Klaseak irailaren 11n hasiko dira.
Egin KLIK hemen deskargatzeko – 2019/2020 ikasturteko egutegi eskolarra – DANTZA Egin KLIK hemen deskargatzeko – 2019/2020 ikasturteko egutegi eskolarra – MUSIKA
MEDITERRANIA DANSA TALDEA ERRENTERIAN
Datorren larunbatean “Mediterrania dansa” taldeak Errenterian emanaldi bat eskeiniko du Errenteria Musikal gonbidatuz. Horrela, larunbatean 13:00etan Xabier Olaskoaga Plazan sardana erakustaldi bat eskeiniko dute ; arratsaldean, 19:00 etan plazan bertan Errenteria Musikaleko Euskal Dantza ikasleekin batera dantzatuko dute.
17/18 Ikasturtea iruditan – ondo pasa oporrak!!!
18-19 Matrikulazioa plaza eskaera egin ez dutenentzat (ikasle berriak) ekainak 18-26
18/19 Matrikulazioa plaza eskaera egin ez dutenentzat (ikasle berriak) ekainaren 18tik 26ra epea irekita dago.
17/18 Kurtso bukaerako ikasleen emanaldiak
Ikasturte bukaerako emanaldiak ekainaren 14tik 21era izango dira. Web honetatik egutegia ikus dezakezue: http://arteskola.errenteria.eus/events/
Klake Taldea ETBn
Maiatzak 26an Joxe Mari Orbegozok Azpeitiko Soreasu antzokian dantzako antolaturiko emanaldian parte hartu zuten klaketeko ikasleak. ETB-ren eskutik grabatua izan zen, laister aterako da telebistan. Primeran!!!
Ekainak 9, Dantza eta Musika kalera! Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian
Ekainaren 9an, hiru emanaldi jarraian Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian: 17:30ean Errenteria Musikaleko Musika Ekoizpena, Pop, Rock eta Konbo taldeko emanaldia 19:00tan Errenteria Musikaleko herriko dantza eta musika emanaldia 20:30ean SWING ERARA! Donostiako Musika-Dantza Eskolako Big Band, En Clave de Estudio Lindy Hop Taldea eta Errenteria Musikaleko Klake Taldea.
Errenteria Musikal 13. Europako musika-gazte Jaialdian – Holandan, Sneek –
Dantzari Txiki Eguna
Hurrengo maiatzaren 1ean, urtero bezala Errenteriko kalez kale Dantzari Txiki Eguna egun guztian ospatzen da. Euskal Herriko leku desberdinetatik taldeak hurbiltzen dira.