Iruñako Baluarte -n Akhramkhan konpainiaren ‘Oihaneko liburua’ dantza ikuskizuna ikustera 50 ikasle eta irakaslek osaturiko taldea bertaratu gara. Eskerrik asko Baluarteri sarreren kuadeketa prozesuan bidelagun izateagatik.

Iruñako Baluarte -n Akhramkhan konpainiaren ‘Oihaneko liburua’ dantza ikuskizuna ikustera 50 ikasle eta irakaslek osaturiko taldea bertaratu gara. Eskerrik asko Baluarteri sarreren kuadeketa prozesuan bidelagun izateagatik.
Ereintza dantza taldea eta Herri Arte eskolaren emanaldia Urtarrilak 22 18:00etan , Niessen aretoan
Hasi dugu larunbatean ospatuko den Gipuzkoako I. Alboka Topaketaren harira antolaturiko egitarau pedagogikoa. Andra Mari dantza taldeko kideak Arratiako Jota eta Porrusalda erakustera bertaratu zaizkigu!
Euskal dantzako ikasleek Tolosako Dantzari Txiki egunean parte-hartu zuten 2 urteko etenari amaiera emanez!
Igandean espezialitate guztietako dantza ikasleek euren sorkuntza koreografiak taularatu zituzten LekuOna-n publiko jendetsu baten aurrean.
HAE-ko musika eta dantza irakaslegoa dantzagunera bertaratu da Amaia Elizaran eta Liam Ó Maonlaí-ren sorkuntza prozesura hurreratu eta topaketa bat burutzera. Lagin bat zuzenean ikusi eta 2 artisten aldetik azalpenak jaso dituzte. Otsaileko estreinaldiaren aurretik ikaslegoarekin tailer bat burutuko da musika zein dantza ikuspegitik.
@atlantikaldia -ren baitan Xan Pérez eta @XiscoFeijoo etorri zaizkigu Galiziatik. Igandeko kontzerturako ez ezik ikasleekin topaketak burutuko ditugu datozen egunetan. Gaurkoan DANTZA partekatu dute gure euskal dantza ikasleekin.
Dantza ikasleen #Bizinahia sormen egitasmoak aurrera darrai. Gaurkoan @ArenaComuniacaciones @PabloIraburu zinema zuzendariaren bisita interesgarria izan dugu @Kukai-ren Bizimia ikus-entzunezkoa nola grabatua izan zen jakin eta ikasleek euren grabaketa laster nola burutu pistak emateko.
Gradu Profesionaleko 5. mailako Aitor Zabala perkusio ikaslea Aido Project konpainiaren “En Picado” sormen produkzio berrian ari da. Idoia “Hatxe”ren musika zuzendaritzapean esperimentazioan eta hotsak arakatzen dihardu dantzarien gorputz mugimenduari josteko. Martxoaren 12an estreinatuko da Niessen-en. Ikasleak eszenerako sormen prozesuak bertatik bertara behatu edo bizi ditzaten saiatzen ari gara.