Ikusi zuzenean esteka honetan: https://youtu.be/sCIDHZpm3Yg edo klikatu irudian

Ikusi zuzenean esteka honetan: https://youtu.be/sCIDHZpm3Yg edo klikatu irudian
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak! Errenteria Musikaleko Matrikulazio prozesua amaitzear dagoen honetan, hurrengo ikasgaietan plaza hutsak daudela adierazi nahi dugu idatzi honen bidez. Ikasgai bakoitzean plaza gutxi geratzen direnez hutsik, eskaerak egin ahala, betetzen joango dira, beraz honek ez du ziurtatuko plaza eskatuz gero lekua egongo denik. 20/21 ikasturterako plaza libreak
YouTube kanala https://www.youtube.com/channel/UCxFAacqwJf1_o2dQkV2M2Ow
Santa Zezilia dela eta, Errenteria Musikaleko ikasleek datorren asteazkenean azaroak 20 kontzertu bat eskeiniko dute 20:30ean Fatimako elizan. Kontzertu honetan, Errenteria Musikaleko Orkestra eta Ikasleen Banda entzuteko aukera izango dugu, Balleteko eta Euskal Dantzako ikasleekin batera, Sergio Zapirain eta Julen Izarra zuzendariekin, hurrenez hurren.
Datorren larunbatean “Mediterrania dansa” taldeak Errenterian emanaldi bat eskeiniko du Errenteria Musikal gonbidatuz. Horrela, larunbatean 13:00etan Xabier Olaskoaga Plazan sardana erakustaldi bat eskeiniko dute ; arratsaldean, 19:00 etan plazan bertan Errenteria Musikaleko Euskal Dantza ikasleekin batera dantzatuko dute.
Ikasturte bukaerako emanaldiak ekainaren 14tik 21era izango dira. Web honetatik egutegia ikus dezakezue: http://musikal.errenteria.eus/events/