
Archive | Ikasleak


Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren argazkiak
Pasa den abenduaren 23an, urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egin genien. Horrelako egun berezi batetik musika eta argazkiak gogoratzen ditugu:: Gainontzeko argazkiak hemen dituzue: https://www.facebook.com/pg/ErrenteriaMusikal/photos/?tab=album&album_id=1571858942827763

Ikasle ordezkariaren ordezkoaren hautaketa prozesuaren emaitzak
– CHARLÍN VARELA JOSE ANTONIO 12,5% – LARRAMENDI MARTÍNEZ SARA 12,5% – MORENO BERMEJO Mª DEL PRADO 75% (bozka portzentaia) Mila esker prozesuan parte-hartu duzuen guztioi

Tailerreko ikasleentzat entzunaldi saio interesgarria
Aste honetan, tailerreko ikasleak entzunaldi saioa izan dute. Bertan, beste ikasleen eskutik, instrumentuak zuzenean entzuteko aukera izan dute: tronpa, biola, trikitixa, panderoa eta klarinetea.

Ikasle ordezkariaren ordezkoaren bozketa!!
Hautagaiak: CHARLÍN VARELA JOSE ANTONIO LARRAMENDI MARTÍNEZ SARA MORENO BERMEJO Mª DEL PRADO Abenduaren 19tik 22ra, aurkeztutako hautagaiei bozka Errenteria Musikaleko bulegoan 10:00etatik 18:00etara. BOZKA BALDINTZA: 2016/17 ikasturtean Errenteria Musikalen matrikulatua egotea, eta abenduaren 19an 14 urte beteak izatea. Egiaztatzeko NAN aurkeztu beharko da. ZURE BOZKA GARRANTZITSUA DA!
I feel good!

Errenteria Musikalen buletin berriarekin arazo posibleak
Errenteria Musikaletik buletin bat zabaltzen hasi gara, gure ikasle edo gurasoen posta elektronikoetara bidaliz. Abisua jaso dugu, batzuei buletina zuen posta elektronikoko SPAM edo zuzenean beste karpeta batera iristen zaizuela. Interesa baduzue, begiratu zuen SPAM kontua buletina bertara iritsi zaizuen eta behin lehen buletinak bertatik atera ezkero, hurrengoak behar den bezala sartuko zaizkizue. Dena den, […]

Posta elektroniko berriak Guraso eta Ikasleen ordezkarientzat
Errenteria Musikaleko guraso eta ikasleen ordezkariek posta elektroniko berria dute. Gurasoen ordezkariak: EMguraso@errenteria.eus Ikasleen ordezkariak: EMikasle@errenteria.eus Beraiekin harremanetan jartzeko, proposamena, iruzkina, kexa, ideiak…partekatzeko dituzue. Erabiltzera animatzen zaituztegu!
