Zelatungo Erromerira autobuskada bat bete eta egun paregabea pasa dugu ikasle, irakasle, guraso eta Ereintza dantza taldeko kideek! Gehienak Ernioko tontorrera ere igo dira!
Izen-ematea KLIK HEMEN Kaskarotak egun Lapurdin euskal dantzari loturik ospatzen diren etxez-etxeko inauteri ospakizun bat da. 11:00etan Herauritze auzoko plazan saio labur bat ikusi eta etxez-etxekoan jarraituko ditugu. Ondoren Baiona joan eta norberak etxetik eramandakoa bakaldu ondoren bertako Euskal Museoa bisitatuko dugu. Handik 16:30etan abiatzea aurrekusten da.