Herri Arte Eskolako orkestrak eta Karnaba Otxotea-k kontzertu Bikaina eskeini zuten Madalenaren Basilikan

Herri Arte Eskolako orkestrak eta Karnaba Otxotea-k kontzertu Bikaina eskeini zuten Madalenaren Basilikan
MUSIKA EKOIZPENEKO ikasleek “streaming” bidezko entzunaldia eskainiko dute, martxoaren 9an 17:00etan esteka honetan: https://youtu.be/2jjym7wd9PU
Otsailaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 19:45ean, Orkestrak eta Ikasleen Bandak “streaming” bidezko emanaldiak egingo dituzte esteka honetan: https://youtu.be/297hjkDQYxc edo klikatu irudian
https://herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal/ Errenteria Musikal
Santa Zezilia dela eta, Errenteria Musikaleko ikasleek datorren asteazkenean azaroak 20 kontzertu bat eskeiniko dute 20:30ean Fatimako elizan. Kontzertu honetan, Errenteria Musikaleko Orkestra eta Ikasleen Banda entzuteko aukera izango dugu, Balleteko eta Euskal Dantzako ikasleekin batera, Sergio Zapirain eta Julen Izarra zuzendariekin, hurrenez hurren.
Ikasturte bukaerako emanaldiak ekainaren 14tik 21era izango dira. Web honetatik egutegia ikus dezakezue: http://musikal.errenteria.eus/events/
Ekainaren 10an 19:30ean, Fatima Parrokian Ametsen bidaia musikala eskaini da. Bizarain Ikastolak, Koldo Mitxelenak, Orereta Ikastolak, Kontarik eta Errenteria Musikaleko abesbatzak parte hartu dute. Zuzendaria: Maddalen Dorronsoro eta prestaketa: Sergio Zapirain.
Ekainaren 9an, hiru emanaldi jarraian Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian: 17:30ean Errenteria Musikaleko Musika Ekoizpena, Pop, Rock eta Konbo taldeko emanaldia 19:00tan Errenteria Musikaleko herriko dantza eta musika emanaldia 20:30ean SWING ERARA! Donostiako Musika-Dantza Eskolako Big Band, En Clave de Estudio Lindy Hop Taldea eta Errenteria Musikaleko Klake Taldea.