KLIK HEMEN! Ikasle guztientzako plaza eskaera

KLIK HEMEN! Ikasle guztientzako plaza eskaera
Zozketa publikoa egin ondotik hauxe izan da zoriz atera den izkia: Y
MUSIKA EKOIZPENEKO ikasleek “streaming” bidezko entzunaldia eskainiko dute, martxoaren 9an 17:00etan esteka honetan: https://youtu.be/2jjym7wd9PU
Otsailaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 19:45ean, Orkestrak eta Ikasleen Bandak “streaming” bidezko emanaldiak egingo dituzte esteka honetan: https://youtu.be/297hjkDQYxc edo klikatu irudian
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak! Errenteria Musikaleko Matrikulazio prozesua amaitzear dagoen honetan, hurrengo ikasgaietan plaza hutsak daudela adierazi nahi dugu idatzi honen bidez. Ikasgai bakoitzean plaza gutxi geratzen direnez hutsik, eskaerak egin ahala, betetzen joango dira, beraz honek ez du ziurtatuko plaza eskatuz gero lekua egongo denik. 20/21 ikasturterako plaza libreak
https://herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal/ Errenteria Musikal
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu izan ditugun arazo teknikoek eragin duten ezinegonagatik. Arazoak izan ditugu eta horrek zaildu egin du ordutegi aldaketa eskatzea matrikula egin ahal izateko. Hau dela eta, EPEA LUZATZEA ERABAKI DUGU. Ostiral honetan, maiatzak 22 (hau barne) izango da ordutegi aldaketa eskatzeko azken eguna. Besterik gabe, ondo izan eta barkatu […]
Maiatzaren 27tik aurrera, Errenteria Musikalek harrera presentziala zabalduko du. Ordutegia, goizez 11:00tik – 13:00ra eta arratsaldez 15:30tik – 17:30ra. Lekua: Alfontso XI. Kaleko takilan.