Zorionak !!! aste hauetan EIO eta EIO Txikiko frogak gainditu dituzten ikasleei Lili Guruzeta ( Biolontxeloa ) Oier Bonail eta Oihan Arbelaitz ( Perkusioa ) EIO txikin eta Irati Etxegoien ( Flauta ) eta Maider Otegik ( Biolina ) EIO-n

Zorionak !!! aste hauetan EIO eta EIO Txikiko frogak gainditu dituzten ikasleei Lili Guruzeta ( Biolontxeloa ) Oier Bonail eta Oihan Arbelaitz ( Perkusioa ) EIO txikin eta Irati Etxegoien ( Flauta ) eta Maider Otegik ( Biolina ) EIO-n
Dantza ikasleek Aido Project konpainiaren lan eszeniko berrian murgiltzeko aukera izan dute. Astebete falta zaie “Empicado” lanaren estreinaldirako eta Eskolako ikasleekin saio parte-hartzaile bat burutu dute. ESKERRIK ASKO Iker Arrue eta kide guztiei!!
Pasa berri den XIX.Klarinete Maratoiaren 2.atalean Zumaian egindako Laukote lehiaketan, Errenteria Musikal-eko ikasleak 3 sarietatik 2 eskuratu dituzte. Zorionak ikasleei eta beraien klarineteko irakasleari, Marixi Sesma
Gradu Profesionaleko 5. mailako Aitor Zabala perkusio ikaslea Aido Project konpainiaren “En Picado” sormen produkzio berrian ari da. Idoia “Hatxe”ren musika zuzendaritzapean esperimentazioan eta hotsak arakatzen dihardu dantzarien gorputz mugimenduari josteko. Martxoaren 12an estreinatuko da Niessen-en. Ikasleak eszenerako sormen prozesuak bertatik bertara behatu edo bizi ditzaten saiatzen ari gara.
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak! Errenteria Musikaleko Matrikulazio prozesua amaitzear dagoen honetan, hurrengo ikasgaietan plaza hutsak daudela adierazi nahi dugu idatzi honen bidez. Ikasgai bakoitzean plaza gutxi geratzen direnez hutsik, eskaerak egin ahala, betetzen joango dira, beraz honek ez du ziurtatuko plaza eskatuz gero lekua egongo denik. 20/21 ikasturterako plaza libreak
https://herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal/ Errenteria Musikal
YouTube kanala https://www.youtube.com/channel/UCxFAacqwJf1_o2dQkV2M2Ow
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu izan ditugun arazo teknikoek eragin duten ezinegonagatik. Arazoak izan ditugu eta horrek zaildu egin du ordutegi aldaketa eskatzea matrikula egin ahal izateko. Hau dela eta, EPEA LUZATZEA ERABAKI DUGU. Ostiral honetan, maiatzak 22 (hau barne) izango da ordutegi aldaketa eskatzeko azken eguna. Besterik gabe, ondo izan eta barkatu […]
Maiatzaren 27tik aurrera, Errenteria Musikalek harrera presentziala zabalduko du. Ordutegia, goizez 11:00tik – 13:00ra eta arratsaldez 15:30tik – 17:30ra. Lekua: Alfontso XI. Kaleko takilan.