Archive | Orokorra
Matrikula zaitez!
KLIK HEMEN! Ikasle guztientzako plaza eskaera
Pinturako eta komikiko ikasleak Donostian kokatzen den Formato Norte Estudioa bisitatu dute
Pinturako eta komikiko ikasleak Donostian kokatzen den Formato Norte Estudioa bisitatu dute. Bertan, eskualdeko maila goreneko margolari diren @sebasvelasco1 @inigosesma @sortwo @mikelremak @mikel.delrio eta @marcosnavarroart -ekin egon gara. Beraien margolanak zuzunean ikusi, lan prozesu ezberdinen inguruan hitz egin eta ezagutza oso baliotsuak jasotzeko aukera izan dugu. Mila esker @formato_norte , plazer handia izan da !
Asturieseko elkartrukea
Asturieseko elkartrukea Martxoak 14 osteguna, 19:00tan kontzertua Eskolako 253 gelan.Herritarrentzat irekia
Baionako Kontserbatorioko herri-instrumentuetako ikasle eta irakasle talde baten bisita
Baionako Kontserbatorioko herri-instrumentuetako ikasle eta irakasle talde baten bisita eduki dugu. Interes handiz ezagutu gaituzte eta etorkizunean elkarrekin aritzeko grina azaleratu da.
EIO
Zorionak!!! Euskadiko Ikasleen Orkestrarako frogak gainditu dituzten ikasleei (EIO). Onartuak: Irati Urtizberea, Maider Otegi eta Oihan Sadlier (biolinak), Lili Guruzeta eta Gorka Izulain (biolontxeloak), Oier Bonail (perkusioa), Paul Muñoz (saxofoia) eta Kepa Erkizia 2. ordezkoa (klarinete). .
Quinteau antzokira etorri gara
45 ikaslerekin Angelu-ko Quinteau antzokira etorri gara La Veronal-en ‘Firmamento’ lana ikusteram Ikaragarria izan da eskaini dutena. Talde argazkira Marcos Morau zuzendaria bera batu zaigu!
Loop eta pedal efektu ikastaroa hari instrumentuentzat
Eñaut Zubizarreta: Loop eta pedal efektu ikastaroa hari instrumentuentzat
Eñaut Zubizarreta
Gaur lehen egunean, Eñaut Zubizarreta “Trigger” -ekin, irakasleek eta ikasleen bandak loop-ak sortzeko eta efektu-pedalak erabiltzeko esperientziaz gozatu ahal izan dugu. Oso interesgarria!!!
Besaide folk taldeko kide batzuen bisita
Gaurkoan Besaide folk taldeko kide batzuen bisita izan dugu eta harizko instrumentu ez-ohikoak aurkeztu dizkigute: zarrabetea, rabela, ut-a eta Asia urrun, ertain eta hurbileko hainbat! Eskerrik asko Gorka Bravo eta Haritz Mugartegi, eta sormen egonaldi on!