Pasa berri den XIX.Klarinete Maratoiaren 2.atalean Zumaian egindako Laukote lehiaketan, Errenteria Musikal-eko ikasleak 3 sarietatik 2 eskuratu dituzte. Zorionak ikasleei eta beraien klarineteko irakasleari, Marixi Sesma
Archive | Orokorra
Eszenerako sormen prozesuak
Gradu Profesionaleko 5. mailako Aitor Zabala perkusio ikaslea Aido Project konpainiaren “En Picado” sormen produkzio berrian ari da. Idoia “Hatxe”ren musika zuzendaritzapean esperimentazioan eta hotsak arakatzen dihardu dantzarien gorputz mugimenduari josteko. Martxoaren 12an estreinatuko da Niessen-en. Ikasleak eszenerako sormen prozesuak bertatik bertara behatu edo bizi ditzaten saiatzen ari gara.
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak!
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak! Errenteria Musikaleko Matrikulazio prozesua amaitzear dagoen honetan, hurrengo ikasgaietan plaza hutsak daudela adierazi nahi dugu idatzi honen bidez. Ikasgai bakoitzean plaza gutxi geratzen direnez hutsik, eskaerak egin ahala, betetzen joango dira, beraz honek ez du ziurtatuko plaza eskatuz gero lekua egongo denik. 20/21 ikasturterako plaza libreak
Ekainaren 24tik 27ra bitartean egunero 19:00tan Herribizian ikasturte amaierarako emanaldiak ikusgai jarriko dira
https://herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal/ Errenteria Musikal
Gure bideo guztiak YouTube kanalean, harpidetu!!!
YouTube kanala https://www.youtube.com/channel/UCxFAacqwJf1_o2dQkV2M2Ow
20-21 Matrikulazio prozesuaren azken urratsa
ERNE! Taldeen ordutegi-aldaketa eskatzeko epea luzatu da
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu izan ditugun arazo teknikoek eragin duten ezinegonagatik. Arazoak izan ditugu eta horrek zaildu egin du ordutegi aldaketa eskatzea matrikula egin ahal izateko. Hau dela eta, EPEA LUZATZEA ERABAKI DUGU. Ostiral honetan, maiatzak 22 (hau barne) izango da ordutegi aldaketa eskatzeko azken eguna. Besterik gabe, ondo izan eta barkatu […]
Maiatzaren 27tik aurrera, Errenteria Musikalek harrera presentziala zabalduko du
Maiatzaren 27tik aurrera, Errenteria Musikalek harrera presentziala zabalduko du. Ordutegia, goizez 11:00tik – 13:00ra eta arratsaldez 15:30tik – 17:30ra. Lekua: Alfontso XI. Kaleko takilan.
Izen emate epea zabalik!!!
2020/2021 ikasturterako plaza eskatzeko epea zabalik!!!
2020/2021 ikasturterako plaza eskaera