Udal txistulariek Beraunen eskaini duten saioan Pablo Sorozabal plazara bertaraturikoen arreta bereganatu dute. Concha Rociera-rekin batera eskainitako doinu eta dantzek harrera beroa eduki dute.
Udal Txistularien Bandak, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, hainbat zortziko joko ditu Alabergako kaleetan zehar, azaroaren 27ko goizean, 09:00etatik aurrera. Zortzikoak honakoak dira: Galeriano (Jose Ignazio Ansorena Miner). Eskailua (Ezezaguna; Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner).