Martxoaren 17an, Andoaingo Klarinete Jaialdian, Euskal Herri osoan 18 laukote izan dira aukeratuak eta EMko ikasleak, bideoa bidali ondoren, parte hartzeko onartuak izan dira. Goizeko 10:00tan hasiko den Jaialdia, Bastero Kulturgunean izango da.
Horrez gain , EMko Klarinete ikasleen martxoko agenda, ekitaldi bereziekin dator. Alde batetik, martxoaren 6an, arratsaldeko 19:30ean Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan, Errenteria Musikaleko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz, Kontzertua eskeiniko dute. Martxoaren 9an aldiz, abenduan Zumaian ospatu zen azkenengo Klarinete Maratoian lehenengo saria lortu zuen laukoteak, Bilbon ospatuko den XII. Euskadiko Musikari Gazteen lehiketan parte hartuko dute.
Eta nola ez, EMn martxoaren 19an eta 20an antolatu diren kontzertu ezberdinetan ere parte hartuko dute.
Comments are closed.