Con el XV. Klarinete Maratoia tuvimos la oportunidad de disfrutar con la música del clarinete

klarinete-maratoia

Pasa berri den Zumaiako XV.Klarinete Maratoian, izan dira Errenteria Musikaleko zenbait ikasle. Azaroaren 9-13 bitartean izandako jarduera honetan, musika-hezkuntzaren hatsarre edo printzipio ugari uztartzen dira: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… eta den-dena, klarinetearen bueltan. Aurtengo hamabostgarren edizio honetan 100 lagunen bueltan ibili dira bost egun hauetan klarinetearen aitzakian; Etxekoetaz aparte, alegia, Zumaiarrak,…Donostia, Zarautz, Urretxu, Lakuntza, Irun, Gasteiz, Asteasu, Iruña, Noain,Mutriku, Azpeitia, Azkoitia, Andoain, Pasai Antxo, Errenteria,Lezo, Tolosa,Legazpi eta Debako klarinete joleak izan dira. Eta partaide kopuru zuzen honi, gehitu behar zaio ere, hauen bueltan mugitzen diren guztiak; irakasleak, gurasoak, musika etxeetako profesionalak, e.a. 15 edizio egin eta hainbeste partaide izatea, marka haundia da eta erakusten du Maratoia ez dela atzean geratzen ari, bost egunetan zehar gauza asko eskeini bait dira.

Urtetik urtera Klarinete Maratoiak hainbat eta hainbat jarduera ezberdin ikusi ditu eta horretan dihardute: Formatu txikiko zein ertaineko kontzertuak, Musika eta Literatura eta Musika eta Zinea uztartuta, ikus-entzunezko emanaldiak, gaztetxoentzako laukote lehiaketa,teknologia berrien erabilpenak musikan (TIC), musikarako materialen erakusketak, musikari bikainak gonbidatu,… Irakaskuntzari dagokionez, hasierako urteetatik bakarkako eta taldekako klarinete-eskolak egin dira Carlos Casadórekin (ONEko kidea).Hamabostgarren edizio honetan, bakarkako eta taldekako eskolak jasotzeaz gain, hainbat kontserbatorio eta musika eskola ezberdineek eskeinitako emanaldian Errenteriako ikasleek ganbara talde gisa eta bakarka ere parte hartu zuten. Eta aurten ere, izan da gazteei zuzendutako Laukote-Kontzertu-Lehiaketa. Ekitaldi berezi honek klarinete laukoteentzat idatzita dagoen literatura sustatzea, obra originalak zein moldaketak ezagutzea du helburu alde batetik, eta bestetik, aurkeztutako lanetan trebetasuna baino, originaltasuna edukitzea, Klarinetea eta bere familiako instrumentuak erabiltzea, edota agerlekuan azaldutako jarrera kontutan izaten da. Honela, hiru mailatan bereiztuta (8-12 urte bitartekoentzat, 13-16 urte bitartekoentzat eta 17-20 urte bitarte dutenentzat), Errenteria Musikaleko ikasleek hiru mailatan aritu ziren eta 17-20 bitarteko mailan Errenteria Musikaleko Odei Bretón ikasleak , Claudia Alduncin Andoaindarra eta Malen Trenado eta Peru Tolosa Zumaiarrekin osatzen zuten laukotea, garaile izan zen. Hala, sari ekonomiko eta irabazle diploma jasotzeaz gain, 2017ko Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdiko irekiera kontzertua eskeniko dute.

Comments are closed.