
Txalapartarako TTAKUN 3.0 Programa informatikoaren azalpen tailerra
Txalapartarako TTAKUN 3.0 Programa informatikoaren azalpen tailerra Martxoak 3 17:30etatik 19:00etara Non: 111 aretoan – Herri Arte Eskolan Zenbatekoa: DOAN (50 pertsona gehienez)

Zirku Tailerra
Zirku Tailerra Martxoak 4 10:00-12:00 LEKUONA Eskolako umeentzat 7-12 urtekoak (20 gehienez) (doan)

Teatroa
Antzerkiko txikienek mozorro festa egin dute. Zenbat pertsonaia, zenbat kontakizun!

Kaskarotak
Euskal dantzako zenbait ikasle eta Ereintza dantza taldeko hainbat kide Uztaritzen ‘Kaskarotak” ospakizunaren lekuko izan ginen. Ondoren Baionako euskal museora bertaratuz txangoa biribildu genuen.

EIO
Zorionak EIO frogak gaunditu dituzten ikalseei Biolinak: Maider Otegi, Irati Urtizberea eta Oihan Sadlier. Txeloa: Gorka Izulain. Flauta; Irati Etxegoien.Oboea, Bixen Gómez. Perkusioa (ordezkoa) Oier Bonail

Jazz latinoa
Bigarren musikari gonbidatuak ere ekin dio! Imanol Iribarren pianojotzaile, tronboijole eta konpositorea Banda-ko ikasleekin musika latinoaren jatorriaren inguruko azalpen, erritmika eta proiektuko lehen obrekin lanean hasi da. Gaurkoan ‘danzon’ eta ‘cha cha cha’ estiloetan aritu dira! Bete betean ekin diogu beraz aste honetan…!

Perkusio ikasle-en Masterclassa
Hasi dugu Banda-ko ikasleentzat prestaturiko ‘jazz-latin’ proiektua. Gaurkoan perkusio ikasleek lehen MasterClassa jaso dute Nerea Quincoces-en eskutik!

Villabonako aurresku eta soinu zahar txapelketa
Igandean Villabonako aurresku eta soinu zahar txapelketan parte hartu dute euskal dantzako ikasleak

Biolin ikasleak Kursaal entzutegian
Biolin ikasle talde bat eta bere irakasleak Kursaalean izan dira Euskadiko orkestraren kontzertuan. Horrez gain, Alena Baeva biolin-jotzaile bakarlaria ikusi eta entzun ahal izan dute, D. Shostakovichen 2. zenbakiko biolin-kontzertua interpretatuz.

‘KASKAROTAK’ IKUSTERA IRTEERA (UZTARITZE) eta BAIONAKO EUSKAL MUSEORA BISITA, otsailaren 12an
Izen-ematea KLIK HEMEN Kaskarotak egun Lapurdin euskal dantzari loturik ospatzen diren etxez-etxeko inauteri ospakizun bat da. 11:00etan Herauritze auzoko plazan saio labur bat ikusi eta etxez-etxekoan jarraituko ditugu. Ondoren Baiona joan eta norberak etxetik eramandakoa bakaldu ondoren bertako Euskal Museoa bisitatuko dugu. Handik 16:30etan abiatzea aurrekusten da.