Udal Txistulari Taldea

 

   

        Xabier Vesga                    Olatz Oliveri        Josu Mari Izagirre        Iñaki Letamendia

Txistu-Zuzendaria                   Bigarren Txistua              Silbotea                             Atabala

Errenteriako Udaleko Txistulari talde berria 2003ko Ekainean eginiko oposaketen ondoren sortu zen, nahiz urte berdineko Uztailean hasi zen martxan. Txistu taldea honako hauek osatzen dute: Xabier Vesga ( Txistu 1º eta zuzendaria), Olatz Oliveri (Txistu 2º), Josu Izagirre (Silbotea) eta Iñaki Letamendia(Atabalalaria)  

Txistu taldeak eginkizun desberdinak ditu: Igandero herriko auzo desberdinetan bere hots gozoaz esnatzen gaituzte, hilean behin kontzertua eskeintzen dute Udaletxeko arkupetan, inauterietako diana goiztiarrak, korporazioak, San Juan bezperako aurreskua, Magdalenetako prozesioak, Buruhandi eta Erraldoiak e.a luze bat.

Ekintza hauetaz gain herriko beste ekintza eta festetan ere parte hartzen du.Gainera Euskalerriko Txistulari Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzen duelarik beste herrialdetako udal txistu eta txistulariekin batera.